Euskera | Castellano

Axa-mixa haurrek egindako eta haurrentzako irratsaioa da, bere helburuen artean Euskla Herriko eskoletako haurren aniztasuna plazaratzea eta guztientzako saioa egitea daude. Euskaraz, gaztelaniaz, italieraz, arabiaraz… hizkuntza anitz entzun ahal dugu eta modu desberdinetan parte hartu irratsaio honetan.  Blogaren hasieran badaude ere, dagoeneko programaren artxibo batzuk entzun ahal ditugu, igo duten azkena Murgiako ikasleak bertsotan da. www.axamixa.tas-tas.org

Comments Ez dago iruzkinik »

Kultura arteko karaokea ospatuko da ostiral honetan, ekainak 19, Erromoko (Getxo) Santa Eugenia Plazako karpa estalian gaueko 9etatik 12etara. Hamar karaoke eskainiko dira, munduko gastronomia eta txosna izango dira eta hainbat gonbidatu berezi izango dira:
-Jorge eta israel Pisa (flamenkoa euskaraz)
-Jone Díez (gazte getxotarra)
-José Heredia eta bere taldea
-Candela Radio DJ-a

Comments Ez dago iruzkinik »

Haurren Eskubideei Buruzko Lehen Online Laburmetraien Lehiaketa antolatu du Estatuko Abokatuen Kontseilu Orokorrak. 6 eta 17 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete bertan. Hiru kategoria antolatu dira: lehen hezkuntza (6-12 urte), gazteena (13-15 urte) eta junior (16-17 urte). Gehienez bi minutu iraun dezakete laburmetraiek eta www.yotambientengoderechos.com web gunera igo behar dira ekainaren 30a baino lehen.  Gutxienez bi laguneko taldeetan egin behar dira, betiere guraso, irakasle edo tutore baten laguntzarekin.

Comments Ez dago iruzkinik »

Berdintasuna lortu eta genero biolentzia prebenitzeko hezkuntza baliabideak eskaintzen ditu web gune honek. Gaurkotasun-albisteak, hezkuntza materialak, dokumentuak, hezkuntza eskaintzak, bibliografia, loturak eta beste hainbat informazio eskaintzen ditu. Europa mailako hiru elkarteen egitasmo bat da eta bere helburua sexu arloko biolentzia prebenitzea da eskolatik.   www.educarenigualdad.org

Comments Ez dago iruzkinik »

Afrikarekiko elkargune bihurtuko da Arantzazu ekainaren 8tik 13ra Afrikari buruzko III. asteari esker. Oraingo honetan hausnarketa honen inguruan arituko dira: nahikoa eta egokia al da kontinente horren alde egiten duguna, zerbait gehiago egin dezakezu, edo zerbait ezberdina?  Astelehenetik ostiralera bitarteko ikastaroan Afrikako bost gonbidatu izango dira. Larunbatean Afrikandugu izenekjo egitasmoa aurkeztuko da. Telefonoz, 943252005 zenbakian, edo posta-elektronikoz eman daiteke izena.

afrikari_buruzko_astea_(pdf)

Comments Ez dago iruzkinik »

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntza jaso du