adminek Diversidadn argitaratua
“Herritarren konfiantza eta kapital soziala kultura anitzeko gizartetan” izeneko udako ikastaroa antolatu du gaztelaniaz EHUk Bilbon uztailaren 12tik 14ra. Xabier Aierdi eta Imanol Zuberok koordinatuko dute aniztasun etnikoa eta herritarren konfidantza maila eta kapital sozialen arteko erlazioa aztertu nahi duen ikastaro hau. Informazio gehiago
Ez dago iruzkinik »
“Arrazakeria: zer da eta zelan egiten diogu aurre. Arrazakeriari buruz hitz egiteko gida” argitaratuta dauka Inter Taldeak, UNEDen barruan sortutako kultur artekotasuna eta kultur artekotasunerako hezkuntzarako taldeak.
Deskargatzeko: gida
Kultur artekotasunari buruzko hainbat material eskuragarri dituzte haien web gunean: www.uned.es/grupointer
Ez dago iruzkinik »
Hego Afrikan ospatuko den Munduko Futbol Txapelketa dela eta, Afrikari buruzko gida interesgarri bat argitaratu du Casa Africa erakundeak. Lau kapitulu ditu gidak: Afrika zenbakietan, informazio orokorra, futbola Afrikan eta Hego Afrika. Hauetako bakoitzean atal desberdinak eskaintzen dira informazio interesgarriarekin. Gida ikusi pdf formatuan
Ez dago iruzkinik »
Garapenerako Hezkuntza praktika onen bigarren jardunaldiak antolatu ditu CALA elkarteak (Centro Alternativo de Aprendizajes) abenduaren 3tik 7ra Alburquerquen (Extremadura). Euren esperientziak aurkeztu nahi dituzten erakundeek ekainaren 14a baino lehen osatu eta bidali beharko dituzte CALA-k bere web gunean dituen orriak. Informazio gehiago.
Ez dago iruzkinik »
Kultur artekotasuna, garapena, lankidetza eta abar lantzeko baliabideak eskaintzen dituen katalogoa argitaratu du Nafarroako GGKEen koordinakundeak. Bertan aurkitu ahal dugu baliabide anitz adinaka sailkatuta, 3-6, 6-12, 12-16 eta 16-18 urtetarako. Karpeta pedagogikoak, liburuak eta bestelako izenburuak agertzen dira sortu dituen elkartearen alboan. katalogoa ikusi
Ez dago iruzkinik »