Euskera | Castellano

“Uncategorized” kategoriarako artxiboa


Garapenerako Hezkuntza praktika onen bigarren jardunaldiak antolatu ditu CALA elkarteak (Centro Alternativo de Aprendizajes) abenduaren 3tik 7ra Alburquerquen (Extremadura). Euren esperientziak aurkeztu nahi dituzten erakundeek ekainaren 14a baino lehen osatu eta bidali beharko dituzte CALA-k bere web gunean dituen orriak. Informazio gehiago.

Comments Ez dago iruzkinik »

Kultur artekotasuna, garapena, lankidetza eta abar lantzeko baliabideak eskaintzen dituen katalogoa argitaratu du  Nafarroako GGKEen koordinakundeak. Bertan aurkitu ahal dugu baliabide anitz adinaka sailkatuta, 3-6, 6-12, 12-16 eta 16-18 urtetarako. Karpeta pedagogikoak, liburuak eta bestelako izenburuak agertzen dira sortu dituen elkartearen alboan. katalogoa ikusi

Comments Ez dago iruzkinik »

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpaina ospatzen ari da aste honetan “Hezkuntzaren aldeko GOLa” izenburupean. Hainbat jarduera antolatu dira gurean. Apirilaren 21ean, esaterako, EAEko hainbat irakasle eta ikasle bilduko dira Arartekoarekin Eibarren sentsibilizazio eta eragin publikoko jarduerak egiteko. Apirilaren 21ean eta 23an, bestalde, Iruñean eta Tuteran bilduko dira Nafarroako hainbat ikasle eta irakasle. Informazio gehiago

Comments Ez dago iruzkinik »

Fadurako bi irakaslek positiboki baloratu dute egin berri duten APSIDEk (Euskadiko Psikopedagogiaren Elkartea) antolatutako topaketa. Jardunaldi honetan hiru gai jorratu dituzte:
-    Jolas kooperatiboa, bakerako hezkuntzarako errekurtsoa bigarren hezkuntzan, Trukeme elkarteren eskutik.
-    Gudaren aurrean elkarrizketaren egokitasunaz konbentzitzeko tresnak, gure mugak ohartarazteko, banakako zein taldeko kontzientziaren beharra eta edozeinen dignitatea baloratzeko.
-    Biziketza lantzeko ikastetxe baten esperientzia, ikas komunitate osoa inplikatzen duena eta akordioak eta errespetuan oinarritzen dena. Ikasleek arauak egiten dituzte,lasaitzeko edo estimulatzeko ariketak eta masaiak ematen dituzte eta klase bakoitzean txoko bat dago urduri edo norma bat beteten ez duen ikasleak hausnartzeko, sentimenduak lantzen dituen galdetegi baten laguntzaz. Honengatik “Bizikidetza eta praktika onak” 3. Sari Nazionala (Zientzia eta Hezkuntza Ministeritzak) eman diete.
Laster Orientabide V Topaketa Nazionala egingo da, martxotik 12tik 14ra Sevillan. Informazio guztia hurrengo webean dago: www.vencuentroorientacion.es

Comments Ez dago iruzkinik »

Abenduaren 12tik 20ra bitartean ospatuko da Basauriko Bakea eta Elkarbizitzaren Aldeko 3. Kultur Arteko Astea. El Taller de Geppetto elkartea da BIGEk parte hartzen duen ekimen honen antolatzailea. Aurreko asteetako jarduerez gain (Bizikidetzarako irudien lehiaketa, ludoteka ibiltariak) hainbat jarduera ospatuko dira egun horietan: hitzaldiak, erakusketak, antzerkia, munduko jolasan ludoteka, eta abar.

programa_sip09_(pdf)

Comments Ez dago iruzkinik »

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntza jaso du