Hego Afrikan ospatuko den Munduko Futbol Txapelketa dela eta, Afrikari buruzko gida interesgarri bat argitaratu du Casa Africa erakundeak. Lau kapitulu ditu gidak: Afrika zenbakietan, informazio orokorra, futbola Afrikan eta Hego Afrika. Hauetako bakoitzean atal desberdinak eskaintzen dira informazio interesgarriarekin. Gida ikusi pdf formatuan
Ez dago iruzkinik »
Jarduera interesgarriak antolatu ditu Alboan-ek ikasturtearen azken hiru hilabeterako Munduko Txokoa izeneko egitasmoaren baitan. Hor ditugu, besteak beste, komunikazioa alternatiboari buruzko hitzaldia, jolas kooperatiboei buruzko tailerra eta urte amaierako jaia. Egitaraua ikusi.
Ez dago iruzkinik »
“Vicente Ferrer” Garapenerako Hezkuntza Sari Nazionalaren bigarren edizioa antolatu du AECID-ek. Diru publikoarekin sostengatutako haur hezkuntzatik lanbide hezkuntzarainoko ikastetxeek parte har dezakete bertan, helduen hezkuntzako ikastetxeak barne. 15 sari banatuko dira, bat maila bakoitzeko. Abuztuaren amaieran Kolonbian ospatuko den “Seminario de Intercambio y Formación en Buenas Prácticas en Educación para el Desarrollo” jardunaldian parte hartzeko aukera izango dute saritutako ikastetxeetako bi irakaslek. Maiatzaren 17an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea. [Informazio +]
Ez dago iruzkinik »
Apirilaren 19tik 23ra ospatuko da Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-astea. Ikasturte honetan, “Hezkuntzaren aldeko GOLA” lelopean, eta FIFAren parte-hartzearekin batera, politikari, futbolari eta kirolareien konpromisoa lortu nahi da. Kanpaina ezagutarazteko hainbat bilera egingo dira. Bizkaikoa Bilbon egingo da urtarrilaren 27an, 19:00etan, Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2). Bestalde, kanpainaren web gunean helburuei eta ekintzei buruzko informazio osagarria eskaintzen da: www.cme-espana.org
Ez dago iruzkinik »
Kultur artekotasun eta hiritartasunaren gaien inguruko esperientziak, baliabideak, dokumentuak eta erreferentziak eskaintzen dituen motxila osatu du Alboan-ek DVD formatuan. Lau esparru zehatzei buruzko materialak eskaintzen ditu: bakea eta gatazken maneiua, eskola eta komunitatearen arteko erlazioak, artea eta bere irudikapena hezkuntza prozesuan eta hizkuntza eta komunikazioa. Informazio gehiago
Ez dago iruzkinik »