adminek Denetarikn argitaratua
“Balioetan hezteko koadernoak” izeneko bilduma argitaratu du Urtxintxa Eskolak. Beronen bidez, hezitzaileei hausnarketarako edukiak, metodologiak, aholkuak, kasu praktikoak eta baliabideak eskaini nahi dizkiete. Lau koaderno dira guztira: “Aisialdian euskaraz”, “Hezkidetza aisialdian”, “Kultur arteko aisialdia” eta “Heziketa premia bereziak”. 6 € balio du ale bakoitzak.
Ez dago iruzkinik »
adminek Denetarikn argitaratua
Haurren Eskubideei Buruzko Lehen Online Laburmetraien Lehiaketa antolatu du Estatuko Abokatuen Kontseilu Orokorrak. 6 eta 17 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete bertan. Hiru kategoria antolatu dira: lehen hezkuntza (6-12 urte), gazteena (13-15 urte) eta junior (16-17 urte). Gehienez bi minutu iraun dezakete laburmetraiek eta www.yotambientengoderechos.com web gunera igo behar dira ekainaren 30a baino lehen. Gutxienez bi laguneko taldeetan egin behar dira, betiere guraso, irakasle edo tutore baten laguntzarekin.
Ez dago iruzkinik »
adminek Denetarikn argitaratua
Ikus-entzunezko bi hitzaldi eskaintzen dizkizuegu bi urte eta erdiz Hego Ameriketan egon den Esti Redondo aisialdi begiralearen eskutik: bata heziketa alternatiboari buruz eta bestea lurra, ura eta hazien defentsari buruz. Aurrenekoa heziketan aritzen direnei eta ikasleentzako da, bestea lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Eskaerak BIGEn egin ditzakezue posta-elektronikoz edo telefonoz (94 416 93 60).
Ez dago iruzkinik »
adminek Denetarikn argitaratua
Jarduera interesgarriak antolatu ditu Alboan-ek maiatza eta ekainerako Munduko Txokoa izeneko egitasmoaren baitan: tailerrak, hitzaldiak, zinea, antzerkia, foroa eta baita jai bat ere. Lotura honetan ikus dezakezue egitasmo osoa: www.alboan.org/formacion
Ez dago iruzkinik »
adminek Denetarikn argitaratua
Zinema eta Kooperazio zinemaldiaren edizio berri bat antolatu du Mugarik Gabe GGKEak martxoaren 23tik 27ra bitartean Donostian, Gasteizen, Irunen eta Bilbon.
Hiru emanaldi eskainiko dira: 17:00etan, 20:00etan eta 22:30etan; 20:00etan gainera, hitzaldiak emango dituzte Bolivia, Guatemala eta Kolonbiako emakumeek.
Ez dago iruzkinik »