Euskera | Castellano

“Kultur Artekotasuna” kategoriarako artxiboa


“Arrazakeria: zer da eta zelan egiten diogu aurre. Arrazakeriari buruz hitz egiteko gida” argitaratuta dauka Inter Taldeak, UNEDen barruan sortutako kultur artekotasuna eta kultur artekotasunerako hezkuntzarako taldeak.

Deskargatzeko: gida

Kultur artekotasunari buruzko hainbat material eskuragarri dituzte haien web gunean: www.uned.es/grupointer

Comments Ez dago iruzkinik »

Edukalboan izeneko seihilabetekariaren aurreneko zenbakia argitaratu du Alboan GGKEak. Hezkuntza komunitateari dago zuzendua argitalpen berri hau eta bere sail finkoen artean ditu hezkuntzako albisteak, proposamen pedagogikoak eta elkarrizketak. Aurreneko zenbakiak kultur anitaztasuna du hizpide. Edukalboan ikusi.

Comments Ez dago iruzkinik »

“Kultur arteko ikastetxeak eraikitzen” izeneko CD elebiduna egin du Fundeso GGKE-ak. Kultura arteko hezitzaile gisa prestatzeko gida didaktiko bat da berau eta Lehen Hezkuntzako irakasleei bereziki zuzenduta dagoen arren, hezkuntzako bestelako eremuetan (dela formala dela ez-formala) ere erabili daiteke. Bi zatitan bereizten da gidaren edukia: irakasleentzako tresna teoriko eta praktikoen multzoa, eta mundu osoko ipuinen bilduma. Material hau lortzeko helbide honetara idatzi dezakezue.

Comments Ez dago iruzkinik »

“Kultura arteko hezkuntza: etorkinen alaba-semeak eskolan” izeneko ikastaroa antolatu du Hik-Hasik Durangon martxoaren 6an 9:00etatik 14:00etara Monika Madinabeitia HUHEZIko irakaslearen eskutik. Saioaren egitasmoa kultura arteko hezkuntzaren gaineko oinarrizko eduki batzuk (bai kontzeptualak eta baita jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere) lantzea da. Halaber, parte hartzaileen hausnarketa eta autokontzientzia bultzatu nahi du ikasle etorkinen eskolatzearen gainean. Informazio gehiago.

Comments Ez dago iruzkinik »

1976ko otsailaren 27an Arabiar Errepublika Demorkatiko Sahararrena aldarrikatu zen Bir Lehlun. Hori ospatzeko Saharar Herriarekiko Elkartasun Astea ospatuko da Bilbo, Donostia eta Gasteizen otsailaren 20tik 27ra bitartean. Jarduerei amaiera emateko, otsailaren 27an Saharar bandera jasoko da Bilbon (Arriaga plazan) eta Donostian (Udaletxean). Egitaraua ikusi.

Comments Ez dago iruzkinik »

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntza jaso du