Euskera | Castellano

“Aniztasuna” kategoriarako artxiboa


“Eskola orientazio sexualaren aurrean” izeneko txostena argitaratu du Aldartek. 2003tik 2007ra arte ikastetxeetan martxan jarritako “Sexu aniztasuna eta familia berriak” hezkuntza proiektuari buruzko txostena da hau. Txostena irakurri.

Comments Ez dago iruzkinik »

“Sexuaren matazatik tira: elkarbideak eta urruntzeak” izeneko zazpigarren jardunaldiak antolatu ditu Aldarte elkarteak abenduaren 1etik 3ra Bilboko La Bolsa eraikinean (Pelota kalea, Alde Zaharra). Sexu-eskubideen ikuspegia, eta zehazkiago,  gay, lesbiana eta transexualena landuko da hauetan. Informazio gehiago.

Comments Ez dago iruzkinik »

Emakumea eta Ijitoa izeneko jardunaldien bosgarren edizioa ospatuko du Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteak azaroaren 25, 26 eta 27an Lan Ekintzaren areto nagusian (Uribitarte, 6. Bilbo). 25ean eta 26an, goizez, bitartekaritzan aritzen diren emakume ijitoak bilduko dira, eta 26an, arratsaldez, Bizkaiko emakume ijitoen txanda izango da. 27ko saioa irekia izango da interesatuta dagoen ororentzat. Kartela ikusi.

Comments Ez dago iruzkinik »

Kultura arteko karaokea ospatuko da ostiral honetan, ekainak 19, Erromoko (Getxo) Santa Eugenia Plazako karpa estalian gaueko 9etatik 12etara. Hamar karaoke eskainiko dira, munduko gastronomia eta txosna izango dira eta hainbat gonbidatu berezi izango dira:
-Jorge eta israel Pisa (flamenkoa euskaraz)
-Jone Díez (gazte getxotarra)
-José Heredia eta bere taldea
-Candela Radio DJ-a

Comments Ez dago iruzkinik »

Afrikarekiko elkargune bihurtuko da Arantzazu ekainaren 8tik 13ra Afrikari buruzko III. asteari esker. Oraingo honetan hausnarketa honen inguruan arituko dira: nahikoa eta egokia al da kontinente horren alde egiten duguna, zerbait gehiago egin dezakezu, edo zerbait ezberdina?  Astelehenetik ostiralera bitarteko ikastaroan Afrikako bost gonbidatu izango dira. Larunbatean Afrikandugu izenekjo egitasmoa aurkeztuko da. Telefonoz, 943252005 zenbakian, edo posta-elektronikoz eman daiteke izena.

afrikari_buruzko_astea_(pdf)

Comments Ez dago iruzkinik »

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntza jaso du