Euskera | Castellano

Fadurako bi irakaslek positiboki baloratu dute egin berri duten APSIDEk (Euskadiko Psikopedagogiaren Elkartea) antolatutako topaketa. Jardunaldi honetan hiru gai jorratu dituzte:
-    Jolas kooperatiboa, bakerako hezkuntzarako errekurtsoa bigarren hezkuntzan, Trukeme elkarteren eskutik.
-    Gudaren aurrean elkarrizketaren egokitasunaz konbentzitzeko tresnak, gure mugak ohartarazteko, banakako zein taldeko kontzientziaren beharra eta edozeinen dignitatea baloratzeko.
-    Biziketza lantzeko ikastetxe baten esperientzia, ikas komunitate osoa inplikatzen duena eta akordioak eta errespetuan oinarritzen dena. Ikasleek arauak egiten dituzte,lasaitzeko edo estimulatzeko ariketak eta masaiak ematen dituzte eta klase bakoitzean txoko bat dago urduri edo norma bat beteten ez duen ikasleak hausnartzeko, sentimenduak lantzen dituen galdetegi baten laguntzaz. Honengatik “Bizikidetza eta praktika onak” 3. Sari Nazionala (Zientzia eta Hezkuntza Ministeritzak) eman diete.
Laster Orientabide V Topaketa Nazionala egingo da, martxotik 12tik 14ra Sevillan. Informazio guztia hurrengo webean dago: www.vencuentroorientacion.es

Erantzun

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntza jaso du