Euskera | Castellano

“Kultur arteko ikastetxeak eraikitzen” izeneko CD elebiduna egin du Fundeso GGKE-ak. Kultura arteko hezitzaile gisa prestatzeko gida didaktiko bat da berau eta Lehen Hezkuntzako irakasleei bereziki zuzenduta dagoen arren, hezkuntzako bestelako eremuetan (dela formala dela ez-formala) ere erabili daiteke. Bi zatitan bereizten da gidaren edukia: irakasleentzako tresna teoriko eta praktikoen multzoa, eta mundu osoko ipuinen bilduma. Material hau lortzeko helbide honetara idatzi dezakezue.

Erantzun

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntza jaso du