Zer da?
SAREKIDE elkartasuna lantzeko baliabideak eta esperientziak eskaintzen dituen BIGE Guraso Elkartearen egitasmo bat da. Bizkaiko ikastetxe publikotako hezkuntza komunitateei zuzendua dago lehenik eta gai honen inguruan interesa duen edonori bigarrenik.
Jardunaldi, ekintza puntual eta ikastetxeen esperientziei buruzko informazioa eskaintzen ditu SAREKIDE egitasmoak. Ondoko atalak ditu:
- Albisteak: web guneko nobedadeak eta albisteak eskaintzen dira hemen.
- Esperientziak: gaika sailkatuta eskaintzen dira hemen ikastetxeetako esperientziak.
- Baliabideak: elkartasuna lantzeko baliabideak eskaintzen dira atal honetan.
- Agenda: elkartasunarekin lotutako ekintzen berri ematen da hemen.

SAREKIDE egitasmoan parte hartzeko zera egin dezakezu:
- Zure ikastetxeko esperientzia bidali albistegira.
- Albistegiko mezuei erantzun.
- Zuk antolatutako ekintzen berri bidali agendara.
BABESLEAK
Erakunde hauek babestu dute SAREKIDE egitasmoa:






Sarrerak (RSS)