Jarduera interesgarriak antolatu ditu Alboan-ek ikasturtearen azken hiru hilabeterako Munduko Txokoa izeneko egitasmoaren baitan. Hor ditugu, besteak beste, komunikazioa alternatiboari buruzko hitzaldia, jolas kooperatiboei buruzko tailerra eta urte amaierako jaia. Egitaraua ikusi.
Ez dago iruzkinik »
Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpaina ospatzen ari da aste honetan “Hezkuntzaren aldeko GOLa” izenburupean. Hainbat jarduera antolatu dira gurean. Apirilaren 21ean, esaterako, EAEko hainbat irakasle eta ikasle bilduko dira Arartekoarekin Eibarren sentsibilizazio eta eragin publikoko jarduerak egiteko. Apirilaren 21ean eta 23an, bestalde, Iruñean eta Tuteran bilduko dira Nafarroako hainbat ikasle eta irakasle. Informazio gehiago
Ez dago iruzkinik »
“Vicente Ferrer” Garapenerako Hezkuntza Sari Nazionalaren bigarren edizioa antolatu du AECID-ek. Diru publikoarekin sostengatutako haur hezkuntzatik lanbide hezkuntzarainoko ikastetxeek parte har dezakete bertan, helduen hezkuntzako ikastetxeak barne. 15 sari banatuko dira, bat maila bakoitzeko. Abuztuaren amaieran Kolonbian ospatuko den “Seminario de Intercambio y Formación en Buenas Prácticas en Educación para el Desarrollo” jardunaldian parte hartzeko aukera izango dute saritutako ikastetxeetako bi irakaslek. Maiatzaren 17an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea. [Informazio +]
Ez dago iruzkinik »
Edukalboan izeneko seihilabetekariaren aurreneko zenbakia argitaratu du Alboan GGKEak. Hezkuntza komunitateari dago zuzendua argitalpen berri hau eta bere sail finkoen artean ditu hezkuntzako albisteak, proposamen pedagogikoak eta elkarrizketak. Aurreneko zenbakiak kultur anitaztasuna du hizpide. Edukalboan ikusi.
Ez dago iruzkinik »
“Kultur arteko ikastetxeak eraikitzen” izeneko CD elebiduna egin du Fundeso GGKE-ak. Kultura arteko hezitzaile gisa prestatzeko gida didaktiko bat da berau eta Lehen Hezkuntzako irakasleei bereziki zuzenduta dagoen arren, hezkuntzako bestelako eremuetan (dela formala dela ez-formala) ere erabili daiteke. Bi zatitan bereizten da gidaren edukia: irakasleentzako tresna teoriko eta praktikoen multzoa, eta mundu osoko ipuinen bilduma. Material hau lortzeko helbide honetara idatzi dezakezue.
Ez dago iruzkinik »