EAEko ikasle guztientzat Kartelen/Esloganen, Logoen eta Bideo Laburren II LEHIAKETA MARTXAN!!!!
22-11-2007 ¦ sarekide
PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK da aurtengo lehiaketaren leloa eta 2008ko urtarrilaren 15 da lanak aurkezteko azken eguna.
Bizitzarako Ezagutza eta Trebetasunetan Hezteko Programaren bidez 2007 maiatzan deitu zen EAEko ikasle guztientzat Kartelen/Esloganen, Logoen eta Bideo Laburren II. Lehiaketa. Lehiaketa hau, "hezkidetza"ren gaian eta NARO 2007 Berdintasunerako IV. Foroaren barruan.
07/08 ikasturtean Elkarbizitza, Bakea eta Giza-eskubideak Programak, eta Berdintasuna eta Generoa Ekintzak hartzen dute bere gain lehiaketa honen deialdia.
Oraingoan "PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK" lemapean doa.
Deialdi honek helburu hauek ditu:
- Hezkuntza-komunitatean elkarbizitza positiboa sustatzea jarduera hezkidetzaileak egiten ikasleen inplikazioa eta partaidetzaren bitartez.
- Ikasleengan indarrean dauden edertasun-estereotipoen inguruko zein emakume eta gizonekiko aplikazio ezberdinarren inguruko hausnarketak, berrikusketak eta analisi kritikoa sustatzea, baita hauek elkarbizitzan duten eraginari buruzkoa ere.
- Ikasleei erreferente- eta pentsamendu-marko berriak eskaini pertsona bakoitzak berezkoa duen singulartasunetik abiatuz edertasun anitzak baloratu eta zaintzeko. Ondorioz, harreman intrapertsonalak zein interpertsonal osasungarriak sustatzea genero sozializazioak inposaturiko mugak gaindituz.
- Aukeraturiko kartela publikatzea eta EAEko zentro guztietara bidali, 2008ko martxoak 8aren ospakizunean parte hartzera animatuz.
Eta Hauek dira kategoriak:
-KARTEL ETA LEMA
-LOGOA
-BIDEO LABURRAK
Informazio gehiagorako baseak ikusi.

