BIGEren festa datorren igandean Bilbon
11-02-2008 ¦ sarekide
Datorren igandean, otsailak 17, BIGEren urteroko festa ospatuko dugu Bilboko Kafe Antzokian.
Aurreko urteetan bezala Panpotx taldearekin haurrentzako tailerrak izango ditugu, baita eskolako antzerki bat ere. Gainera, oraingoan Ametsen Museoa ikusteko aukera izango dugu. Antzezlan honen ikusleek amets egiten ikasiko dute Gioconda, Menina, Van Gogh eta beste hamaikatxo pertsonaien eskutik. Sarrera: doan.
- Eguna eta ordua: otsailak 17, igandea, 17.00etan
- Lekua: Kafe Antzokia (San Vicente,2 BILBO)

