Musika Eskolak
Bizkaian hezkuntza publikoan musika ikasi nahi duenak bi aukera ditu: Musika kontserbatorioak, hezkuntza arautuaren barruan, profesionalki aritu nahi dutenentzat; eta Udal Musika Eskolak, musikazaleentzat zuzenduta. Bi aukera hauetan kalitate eta aniztasun handia aurki daiteke.
Gure probintzian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dagoen Erdi mailako kontserbatorio bat dago Bilbon, eta udaleko bi Leioan eta Barakaldon. Hauetaz gain Erdi Mailako baimendutako sei zentro eta Oinarrizko Mailako beste sei.
Bizkaiko 29 Musika Eskoletan musika hezkuntza ez-arautua ikas dezakegu. Egun, 9300 ikasle dituzte.
