Eskolako patioan hezi
Bilboko Zamakola Eskolak FAD-ek (Fundación de Ayuda a la Drogadicción) ematen duen Ekintza Magistralari Sariaren aipamen berezi jaso du. Sari hau haur eta lehen hezkuntzan balore prosozialak bultzatzen dituzten proiektuei ematen zaie.
Proiektu honek berak Bilboko Udaleko Hezkuntza sailaren Julia Berrojalbiz saria jaso zuen ere orain dela bi urte.
Eskola honetan 2001-2002 ikasturtean Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu bat osatu zuten. Elkarbizitzarako arlo ezberdinak kontutan hartuta eskolako patioa hezkuntza-gune bihurtzea zen honen helburu azpimarragarriena. Eta lortu egin dute. Gatazkak, elkarrizketaren bidez konpontzen direnak, %10raino gutxitu dira. Eskolako patioa elkarbizitzarako arauak jolasaldian ere aplikatzen diren gune bihurtu da, errespetu, integrazio eta diskriminazio eza adierazten duten jarreren mesedegarri.
Jolaserako hiru gune, bitartekariak, eta adostokien (bi pertsonen arteko gatazkak elkarrizketa bidez konpontzeko gune bereziak) bidez lortu dute. gehiago irakurri
