Gorren Integrazioa M. Zubeldian

Maestro Zubeldia Ikastetxearen aniztasunaren trataerako plana integratzailea: eskolan soilik ume gorrak berak ezagutzen badu zeinu-hizkuntza, nekez jarri ahal izango da harremanetan beste ikaskideekin, beraz, zeinu-hizkuntza nolabait zabaldu behar da. Palnteamendu honekin hasten da proiektua. Bere helburu nagusia, pertsona gorrek bere bizitzan dauzkaten komunikazio hesiak apurtzea da eta horretarako hainbat ekintza egin dituzte:
- Sentsibilizazio kanpainak: Ez entzuteak zer dakartzan sentiarazi, entzumen galera sentitu eta hausnarketa egin...
- Zeinu Hizkuntza saioak: Abesti, dantza, ipuin, antzerki eta jolasekin zeinu hizkuntza modu jostagarri batez ikasi.
