Sevillako ikasleak Elorrion

Sevillako ikasleak elorrion

Elorrioko Institutoko ikasleak Sevillara joan ziren apirilean Maestro Diego Llorente Institutoarekin bost eguneko elkartrukea egitera eta hango 21 ikasle eta 2 irakasle Elorrion egon dira maiatzaren 19tik 24a arte. Haientzat egindako programan Elorriokoek herria ezagutzeko ekintzak eta Bilbo ezagutzeko irteera prestatu dituzte. Herriaren alde zaharra, eliza, auzoak eta ingurua ezagutuz gain, Bilboko Alde Zaharretik paseatzeko aukera izan zuten, baita hiriko Abandoibarra gunea, Euskalduna Jauregia, tranbia, etab...ezagutu ere.

Hau bezalako elkartrukerekin ikasleek beste kulturako gazteak ezagutzeko aukera izaten dute, beste bizimodua eta ohiturak.