Botikazar institutoa Norvegian
Comenius Programaren baitan Bilboko Botikazar institutoko Batxilergoko bigarren mailako talde bat Norvegiara joan da, Bilborekin senidetuta dagoen Stavanger hirira. Museoak ikusi, mendira joan, eta batez ere, hango gazteak, bere familiak eta hango bizimodua ezagutzeko aukera izan dute.
Institutoko bi irakasle, Amaia Eguskiza eta Susana Hernández, proiektu honen arduradun eta sortzaileak izan dira. "The Cod Connection" (makailuaren konexioa) proiektuaren baitan Batxilergoko 2. mailako hirueledun taldea Norvegiako Stanvanger hirira eraman dute hango gizartea ezagutzera. Horretarako "The cod Connection" proiektua hamar gai edo ataletan banatu dute, eta ikasle euskaldunek taldeka gai bat prestatu eta ikasle norvegiarren aurrean aurkeztu dute.
Norvegiako ikasleak otsailaren 27tik martxoaren 13ra etorri dira eta berriz elkar ikusteko aukera izan dute. Norvegiara joatea ez da erraza izan, Comeniusek ematen duen dirulaguntza hara joateko nahikorik ez zen eta familiek dirua jarri behar izan bait dute.
