Elorrioko ikasleak Alemanian

Elorrio BHI Alemanian

Elorrioko institutoko 4. mailako ikasle talde bat Alemanian (Ausburg) izan da urtarrilaren 28tik otsailaren 4era Valle Beitiak, ingeleseko irakasleak, eta Iñigo Sorrouillek, gaztelaniakoak, aurkeztutako proiektuarekin (¿Te conozco?, ¿me conoces? Nos conocemos. La publicidad desde la perspectiva intercultural).

Publizitatea izan da bidaiaren ardatz nagusia

Elorriokoek aldizkarietako publizitatea aztertu dute: iragarki bat aukeratu eta konposizioa, esanahia eta abar landu dute. Ausburgekoek telebistako iragarkiekin gauza bera egin eta guztiek egun berean txandaka beraien lana aurkeztu dute. Honen aparte beste bi proiektu zeuzkaten: Ausburgeko foileto turistiko bat osatzea eta hango Hezkuntza Sistema deskribatzen duen beste foileto bat egitea.