Zurbaran Eskolako Gurasoentzako Euskal Jolasak Ikastaroa
Bilboko hainbeste eskoletan bezala euskarari dagokion gure eskolako errealitatea hauxe da: Nahiz eta gure Haur eta Lehen Hezkuntzako seme-alaba gehienak D eta B ereduetan matrikulatuta izan, beren ama eta kalean erabiltzen duten hizkuntza gaztelania da. Honek gurasoen euskararen bultzadaren inplikazioa erakusten digu.
Gurasoak euskal jolasak antolatzen
Guk errealitate honen irakurketa guztiz ona egiten dugu goian aipatutako gurasoen inplikazioa azpimarratuz. Gure elkartearen ustez horren alde joko egin behar da. Gaur egungo gurasoei beren seme-alabekin eguneroko ekintzetan euskara erabiltzeko tresnak eman behar zaizkie. Zentzu honetan hori errazteko ikastaroak zein ekintzak bultzatzeko eta antolatzeko nahian gaude.
Denok dakigunez, jolasa umearen ekintzarik garrantzitsuenetariko bat da bai gurasoekin bai beste kideekin harremanetan jartzeko. Jolasen bidez balore asko ikasten dira: gu bezalakoak ez direnak onartzea, taldekidea sentitzea, elkarrekin lan egitea,... eta, noski, hizkuntza egokia erabiltzea. Jolasetan hau dena konturatu gabe egiten da. Zoritxarrez gure txikien artean banako jolasak gero eta ohizkoagoak dira. Horregatik elkarrekin jolasteko ekintzei gure umeen aisian lehentasuna eman behar zaiela ikusten dugu.
Gure eskolako gurasoentzako Euskal Jolasak ikasteko ikastaro bat antolatzea oso interesgarria iruditu zitzaigun gure betiko kezkei erantzuteko nahian: gure seme-alabek jadanik erabiltzen dituzten euskal esaerak, abestiak eta hitzak ikasiz eta elkarrekin jolasteko jolasak erabiliz. goian aipatutako baloreak jolasek oso erraz transmititzen dituztela ahaztu gabe.
Gurasoak euskal jolasak antolatzen
Helburuak:
- Euskara erabilpena eta euskal kultura gure eskolako familietan sustatzea.
- Umeen jolasetan erabil daitezken euskal esaerak, hitzak, abestiak,... familia barruan bultzatzea.
- Mota askotako jolasa batzuk ikastea (soka-salto, goma, baloia, esku-jolasak,...).
- Baloreak transmititzen dituzten jolasak ikastea: elkarrekin jolasteko jolasak, indarkeria gabeko jolasak, ezberdinen arteko jolasak,?
Denboralizazioa: 5 orduko ikastaroa izango da 4 saioetan bananduta (bakoitza ordu bat eta 15 minutukoa izanez). Ikasturtearen azken hiru hilabetetan egingo da.
Jardueraren jasotzaileak: Zurbaran eskolan Haur Hezkuntzan eta Lehenengo Hezkuntzan dauden ikasleen gurasoak.
