Maskarada Txikia Lamiako Eskolan
Pasa den maiatzean Lamiako Eskolan "Maskarada Txiki" antolatu genuen. Musika, dantza, herria eta mitoak elkartu ziren ekitaldian eta Eskolako IGEak hori guztiekin CD bat editatu dugu.
Ekitaldian eskolako ikasleek hartu zuten parte, euskal mitologiaren pertsonai askoz mozorratuta, euskal dantza eta kondairak kaleratu zituzten. Egindako CDarekin liburuxka bat ere editatu dugu, non euskal mitologiaren pertsonaiaz eta eguneko ekitaldiaz mintzatzen da eta argazki ugari azaltzen dira. Lamiak, Mari, Sugar, Aker, Sorgin, Ieltsu, Galtzagorri...eta beste pertsonai asko bere azalpenekin agertzen dira.
