Lekeitioko eskola
Duela hiru ikasturte Lekeitioko Eskolan zentroko formakuntza, ikasleen emaitzak eta elkarbizitza aztertu eta gero hausnarketa prozesu batean sartu ziren. Horren ondorioz, ikaskuntza eta elkarbizitza lotuta garatzen direla kontuan hartuta, ikas-komunitateen proiektua sortzea erabaki zuten.
Ikastetxe honetan garrantzi handia eman diote gaur egungo neska-mutilen arteko elkarbizitzari. Heziketa munduan hezkidetza eta elkarbizitza modu zabal eta sakon batean landu beharra dagoela erabaki eta ikastetxeko gida proiektua izango zelakoan ikas-komunitateen proiektua sortu zuten. Hau oinarri beste guztiak garatuko zituzten.
Ikas-komunitateek ikaste prozesua eta elkarbizitza bultzatzen dute. Ikaste prozesuari dagokionez metodologia dialogikoa (ezaguerak eta giza harremanak elkarrekin garatzekoa) erabiltzen hasi dira. Horretarako giza baliabide asko behar direnez, gurasoen eta udalaren laguntza jaso dute. Adibidez, Hizkuntza ikasgaian gela honela antolatu dute: ikasleak hiru taldetan banatzen dira, hiru hezitzailekin. Hezitzaile bakoitzak mahai batean hizkuntzaren arlo bat lantzen du eta ikasleak ordu erdiro batetik bestera pasatzen dira. Oso talde txikiak direnez umeek haien artean ikasten dute, batak besteari begira, adi, parte hartuz, eta alboan helduak gidari. gehiago irakurri
