Sare-lehiaketa: Lehenengo Hezkuntzarako lehiaketa

Hemen aurkituko duzu lehiaketa hau zertan datzan eta nola parte hartu.

sarelehiaketa

Haurrak eskolan egiten dena ezagutzeko eta baloratzeko baliagarria delakoan proposatzen dugu lehiaketa hau, baita beste eskoletan egiten dena ezagutzeko ere. Baina ez bakarrik ikasleek, irakasle taldeek haien lana ikasleei azaltzeko, gurasoek proiektuak ezagutu eta horietan parte hartzeko, eta azken finean, guztiok eskola eremuan gure papera betetzeko baliogarria da, eta nola ez, euskara lantzeko.

Nori zuzenduta

Lehiaketa hau Lehenengo Hezkuntzako ikastetxeen artean egingo da. Ikas komunitate osoari zuzenduta dago, sare-lehiaketan parte hartzeko ikasleen, irakasleen eta gurasoen partaidetza ezinbestekoak baitira. Eskola bakoitzak erabaki behar du lehiaketan parte hartuko duen taldea.

Parte hartzeko pausuak

  • Proiektua edo ekintza ondo ezagutu eta euskaraz azaldu dokumentu batean: zertan datzan, nork hartu duen parte: ikasle, irakasle, gurasoek?; zelan, lehenengo pausuak, ondorioak?
  • Laburpen bat egin (15-20 lerrokoa gutxi gora-behera), argazki bat aukeratu
  • www.sarekide.net web gunean sartu + "Albisteak" atalean + "Gehitu albistea" sakatu + Hor agertzen diren eremu guztiak bete, laburpena kopiatu eta argazkia gehitu.
  • Posta elektronikoz proiektuaren azalpen osoa bidali hurrengo helbidera: sarekide@postaria.com

Epeak

Lanak www.sarekide.net web gunean argitaratuko dira. Horretarako lehen azaldutako pausuak jarraitu behar dituzue. Azaldutakoa baino informazio edo argazki gehiago bidaltzeko posta elektronikoz egin dezakezue. Aurkezpen txiki bat eta izen ematea urtarrilaren 20a baino lehen egin behar duzue.

Lan osoa igo edo posta elektronikoz bidaltzeko urtarrilan zehar egin ahal duzue.

Sariak

Atal bakoitzean talde bat sarituta izango da. Sariak BIGEren Euskaraz Bizi! programako ekitaldietakoak izango dira; hau da, pailazoak, magoak, antzerkiak... besteak beste.

Animatu eta parte hartu! Zuen proiektuaren zain gaude

Egitasmoaren deskribapena