Arangoitiko natur eskola

Ikasleak ortuan lanean

Bilboko Arangoiti eskolako haurrek hainbat ekintza egin dituzte Hirian Natur Eskola proiektuaren baitan: baratzean aritu, animaliak zaindu, sukaldaritza, birziklaketari buruzko ekintzak, agortzen ez diren energiei buruzkoak, kontsumo tailerrak, etabar.

Eskola honek urte asko daramatza naturarekin lotutako ekintzak bultzatzen. 99/00 ikasturtetik Ikastetxeko Plangintzan guztiz barneratuta dagoen "Hirian natur eskola" proiektua aurrera eraman dute eta honen inguruan aktibitate asko burutu dituzte.

Arangoiti eskolako haurrek badakite, txiki-txikitatik, azenorioak landatzen, arraultzak jasotzen, animaliak zaintzen... Urteak badira eskolako atezaina eskolan natura bultzatzen hasi dela, lorategiak zaindu, zuahitz desberdin landatu, urmaela prestatu eta mantendu... beti materialak berziklatzen eta gurasoen zein auzokideen laguntzaz, eskolaren zabalguneak apaindu eta egokitu ditu guztiak eskolako guneaz disfrutatzeko. gehiago irakurtzeko

(2005ko maiatzean argitaratua)