Herrian Kirola

Herrian Kirola

2004/2005 ikasturtean Herrian Kirola egitasmoa jarri zuten martxan Ondarroako lau guraso elkartek. Egitasmo honen helburua herriko ume eta gazte guztiei kirol aukera zabala eskaintzea zen ikasleen espezializazio goiztiarra ekiditeko asmoz. Hori lortzeko eskaintza ederra prestatu dute: futbola, saskibaloia, eskubaloia, boleibola, atletismoa, herri kirolak, igeriketa, judoa, surfa, arrauna, piragua, pelota mundua, mendi irteerak, orientazio saioa, etabar.

Eskaintza hau herriko 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendu zaie eta BIGE Gurasoen Elkartea, Ondarroako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.