Markina institutoko ikasleak zinemagile

uMarkinako ikasleak Briņasen

Markina institutoko ikasleek pelikula bat grabatu dute Briņasen. Duela hiru urte Markina-Xemeingo ikasleak Briņasera (Araba) joaten hasi ziren, eta aurten ere BBK-k han daukan egoitzan lau egun igaro dituzte ikus-entzunezko komunikazio tailerrean parte hartzen. Tailer hauetan ikasleak ikus-entzunezko testuak modu kritikoan ulertzen ikasten dute eta hauetan agertzen diren modu dominanteak erakusten saiatzen dira bertako monitoreak.

Joan aurretik Briņaseko monitore bat eskolara hurbildu da egun batean filmea egiteko behar zuten teoria azaltzeko. Gidoia nola egin azaldu die eta joan baino lehen sormen handiko ikasle batzuk haien atsedenaldiak gidoia prestatzen igaro dituzte. Gidoia egin, ordenadorean idatzi, ikasleen artean paperak banatu...lana izan dute Briņasera joan baino lehen.

Lau egun horietan filmearen grabaketa eta muntaia egiten ikasi dute. Lan ezberdinak egin behar izan dituzte: kamara, zuzendaria, artezlea, argitzailea eta noski... aktoreak. Egun horietan egoitzan bertan lo eta bazkaldu dute eta pelikulaz aparte beste tailerretan aritu dira. Aurten esku lan batzuk egin dituzte: kamisetak margotu eta gomaespumako txontxongiloak egin.

(2005eko ekainean argitaratutako berria)