Mintzamen-laguntzaileak ikastetxeetan

hirueletbitasuna
Herrialde desberdinetako 38 gazte Euskal Herriratu dira bigarren hezkuntzako ikasleei hirugarren hizkuntza bat ikasten laguntzeko. Mintzamen-laguntzaileak dira. Urriaren 9an klasean hasi ziren eta maiatzaren 31 arte ikastetxeetan izango dira.
hirueletbitasuna
Haien lehenengo hizkuntza ingelesa, frantsesa edo alemana da. 38 irakurtzaile Hizkuntza Eskola Ofiziala eta nahi izan duten Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetara etorri dira. Mintzatzera eta 12 eta 16 urteko ikasleei mintzatzen laguntzera etorri dira, azentu desberdin eta hitz egiteko era diferenteak erakutsiko dituzte, baita haien herrialdeko ohiturak eta kultura.
Gasteizen egindako harreran gure hezkuntza sistema azaldu zieten eta zegokien ikastetxearen zuzendaritza ezagutu zuten. Horren ostean, urriaren bigarren astean laguntzaileak klaseetan hasi dira. Eskola bakoitzean tutore batek informazioa eta laguntza ematen dio hara joaten den atzerritarrari, elkarrekin ikasturtea antolaketa eta klaseak emango dituzte.
Pertsona bakoitzak Estatu barruan nahi zuen tokia esateko aukera izan du. Hilabetero 600 euroko dirulaguntza jasotzen dute (Horrekin gastu guztiei aurre egin behar diete, baita alojamendua eta janaria, ikasle bezala etortzen direlako eta ezin dutelako legalki beste lanik egin), eta bigarren hezkuntzako ikastetxe batean edo bitan 12 klase ordu ematen dituzte
Orain arte laguntzaile hauek Atzerriko Gaietarako Ministerioaren bitartez etortzen ziren eta HZMk komunitate erkidego desberdinetan banatzen zituen. Ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren arteko hitzarmenari esker Euskal herrira 15 laguntzaile gehiago etorri ahal izan dute. Atzerriko Hizkuntzen Baliabideen Zentroak programa honen jarraipena eta tramitazio guztiak egiten ditu eta bere helburuetako bat frantsesaren ezagutza berreskuratzea da, azken urteetan hizkuntza honek indarra galdu du eta.
Pertsona hauek BHINEBI eta Hizkuntza aniztasuna (ESO eta batxilergoa) daukaten ikastetxeri esleitu dira. Urtero esperientzia hau eta bere kudeaketa nahian ebaluaketa bat egiten da. Hurrengo urterako, adibidez, hizkuntza laguntzaile bereganatzeko eskaera nahi duen ikastetxe bakoitzak egiten saiatuko da.
Idahotik Elorrioraino
hirueletbitasuna
Nola izan da ikastetxearekin lehenengo harremana eta ikasturtearen hasiera? Lehenengo Madrilen harrera bat izan genuen eta beste bat Gasteizen. Hemen guri zegokion ikastetxearen arduradunak ezagutu genituen, zuzendaritzakoa eta tutorea. Lehenago posta elektroniko bat jaso izan nuen laguntza eskaintzen, alojamendua bilatzeko edo beste edozertarako. Ez nuen laguntzarik behar iaz Bilbon bizi bainintzen eta lagunak ditudalako, baina beste ikasle batzuek bai izan dituzte etxebizitza aurkitzeko zailtasunak, Bilboko alokairuak oso garestiak direlako eta jasotzen dugun dirulaguntza (600¤) nahiko eskasa. Hemengo hezkuntza sistemaren errealitatea ere azaldu ziguten, nirea oso desberdina da.
Nolakoa da zure eguneroko lana? Tutore bat daukat eta berarekin prestatzen ditut klase gehienak eta nahi duten beste irakasleei laguntzen diet ere. Mintza klaseetan nire aurkezpena egiten hasi naiz, baita nire herrialdekoa ere, Estatu Batuak; hori buruz zer dakiten, zer ezagutzen duten galdetzen diet. Hurrengo asterako argazkiak ekarri eta bere buruaren aurkezpena prestatzeko eskatu diet, eta bere ingurukoa azaltzeko. Batzuek gehiago erantzuten dute, eta galderak egiten dizkidate. Beste egunetan filmetako sekuentzia batzuk jarri eta komentatzen ditugu.
Eta zer kontatzen dizute Elorrioko gazteek? Beno, filmak izan ezik ez dute nire herrialdeari buruzko ezagutza handirik; oso gaiztoa dela diote, eta Bush ez zaie batere gustatzen. Ingelesa nahiko ondo hitz egiten dute eta nire ustez, ondo ulertzen didate mintzatzen naizenean, nahiz eta Bretainia handiko azentua entzuten ohituta dauden, eta nirea berria gertatzen zaie. Dena de, ez dute hainbeste erantzuten, batzuek begiratzea nahiago dute. Beste herrialde datorren pertsona batekin lehenengo aldiz harremana daukatelako izan daiteke, eta kurtsoa hasi berria da.
Zelako harremana daukazun beste irakasleekin? Hemengo jendea oso jatorra da eta interesa duenaren klaseetan parte hartzen dut, nire tutorearekin apartez. Gainera egun batzuetan Bilbora eraman edo ekartzen naute, harremana osa ona da. Beste aldetik gustukoa daukat hirian bizi eta herrian lan egitean, horrela bi giroak ezagutzen baititut
Zeintzuk dituzu ikasturte honetarako planak? Nire ikasleekin film bat egin nahi nuke. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut eta nire ustez gidoi bat ingelesez egin dezakegu eta horrekin film bat sortu. Uste dut haiei gustatuko zaiela eta posiblea dela.
