Aperribai eskola: Atzoko jostailuak, gaurko jostailuak

Aperribai eskolako Atzoko jolasak, gaurko jolasak egitasmoa Europako Comenius 1.1 proiektu hoberenen artean eta Estatuan aukeratutako hiruen artean aukeratu dute. Egitasmoa Berlinen aurkeztuko dute maiatzean, eta Europar Batasunaren Success story liburuxkan argitaratuko dute.

Aperribai eskola

Galdakaoko Aperribai eskola 2004/2005 ikasturtetik proiektu honetan lan egiten ari da eta horretarako Europako herrialde alde desberdinetako eskolekin harremanetan jarri da: Polonia, Portugal, Italia eta Eslovakia. Hiru urte hauetan Atzoko jostailuak, gaurko jostailuak (Toys of yesterday, toys of today) izenburuaz material desberdinak sortu dituzte, ikasleen jostailu gogokoenak biltzen dituen koadernotxoa, eskolaren deskribapena, herriarena?

Beste aldetik antzinako jostailuak, material birziklatuaz ikasleek egindako jostailuak eta umeen jolasen bilduma eta haien abestiak bildu dituen erakusketa bat antolatu dute. Ikasturte honetan egitasmoan parte hartzen ari diren ikasleak txotxongiloak egiten ari dira. Horiekin antzerki bat eta txotxongilo emanaldi bat prestatu nahi dute. Antzerkia euskaraz eta ingelesez egin nahi dute baita grabatu ere eta beste herrialdeekin elkartrukatu.

Europako beste herrietako eskolekin izandako harremana ikasleen arteko komunikazioa, marrazkiak, txartelak eta abarretan oinarritu da. Gainera dagoeneko bi DVD grabatu dituzte eta orain antzerkirako hirugarrena prestatzen ari dira.

Estatuan aukeratutako Lehenengo Hezkuntzako eskola bakarra Lan guzti honengatik Europar Batasunak Comenius 1.1-eko 11 proiektu hoberenen artean Atzoko jostailuak, gaurko jostailuak (Toys of yesterday, toys of today) aukeratu du. Horregatik Success Stories argitalpenean agertuko da eta hurrengo maiatzean Berlinen aurkeztuko dute.

Comenius proiektu guztietatik, Estatuko hiru ez dira aukeratuak izan: Madrileko arte eskola bat, Albaceteko institutu bat eta Aperribai eskola. Azken hau, EAEko ikastetxe bakarra izateaz gain Estatuko Lehen Hezkuntzako eskola bakarra da. ?Eskola nahiko txikia gara eta gehienetan gure lana ez du inork ezagutzen?, komentatu digu Manoli García Ramos egitasmoaren koordinatzaileak.

(2007ko apirilean argitaratua)