Barakaldoko Haurren VI. Merkatu Txiki Solidarioa

Barakaldoko Merkatu txikia solidarioa

Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioa udalerriko umeak solidaritatean hezteko esperientzia bat da, eskola publiko eta hitzartuen laguntzaz burutua.

Merkatu txikia Barakaldon 10 urtez garatu den Plaza solidarioa izeneko programaren barruan dago sartuta. Programaren xedea Barakaldoko herritarrak kooperazio, solidaritate eta kulturartekotasunaren alorretan sentsibilizatzea da.

zertan datzan esperientzia: egoera onean dauden bigarren eskuko jostailuak biltzea, Gabonak aurretik aukeratutako egun batean merkatu txikian prezio merkean saltzeko. Umeek zuzenean hartzen dute parte baita salmentan ere (eta IGEek eta irakasleek laguntza ematen dute). Salmenta egunaren aurretik lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako haurrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina burutzen da, eta dirua eskuratuko duen erakundeak bildutakoa zertarako erabiliko den azalduko die, euren kontzientziak ernarazteko eta ulermena eta inplikazioa zirikatzeko.

Haur boluntarioak:

Esperientziaren elementu garrantzitsuenetako bat neskamutikoek Merkatu Txikiaren jardunaldiko jostailu salmentan IGEekin eta irakasleekin batera buru-belarri lanean jardutea izaten da. Beren partaidetza sustatzea egitasmoaren helburua iristeko eginkizun funtsezkoenetakoa da. Eta helduen egitekoak berebiziko garrantzia du umeen inplikazioa erabatekoa izan dadin. Horregatik ikasgeletan umeak beren borondatez parte hartzera bultza ditzazuen eskatzen dizuegu, horrek ematen baitio zentzua esperientziari.

Jostailu bilketa:

Eginkizun hau ikastegi bakoitzeko IGEen esku egon da tradizionalki, eta zuzendaritzaren laguntza izan du beti. Jostailu bilketa azarotik merkatu txikiaren egunera arte egingo da. On litzateke ikasmaila horietako neska-mutil talde batek jostailu bilketan, salmentarako prestaketan eta abarretan parte hartzea.

Aurtengo eta aurreko edizioei buruzko informazio gehiago eta boluntariadorako fitxa atxikitutako dokumentuan aurki dezakezue: BARAKALDOKO HAURREN VI. MERKATU TXIKI SOLIDARIOA 2006.pdf