Jantoki ekologikoa Serantesen

umeak jantokian

Santurtziko Serantes eskolan bi asteko jantoki ekologikoa antolatu dute martxoaren 7tik 18ra. Esperientzia berri honekin ikasle eta familiei janari ekologikoaren abantaila eta posibilitateak erakutsi nahi izan dizkiete. Baina ez da erraza izan esperientzia hau martxan jartzea, hainbat oztopo gainditu behar izan bait dituzte.

Abentura honen hasieran, ikastetxera janari ekologikoa ekartzeko lehenengo pausuak eman zituztenean, zailtasun batzuk aurkitu zituzten: Eusko Jaurlaritzako jantokien arduradunekin harremanetan jartzeko saiakerak porrot egin zuten; ez zieten laguntzarik eskaintzen. Menu ekologikoaren prezioa 6 eurokoa zen; hau da, normalean ordaintzen dutenaren (2,45 euro) bikoitzaren baino gehiagokoa. Gainera, kudeaketa zuzeneko jantokia izanda ohiko katering enpresari 2,45 euro horiek ordaintzen jarraitu behar zuten, eta prezio totala garestiegia zen. Hori gutxi balitz, eskolan ez zuten sukalderik.

Alde guztien borondate onarekin lortu zuten esperientzia martxan jartzea. gehiago irakurri