« Itzuli albistegira

Bakerako kultura arteko astea Basaurin

2007-11-20  ¦  sarekide

Basaurin kulturartekotasunaren inguruko jolaserako jardueraz betetako programa bat garatuko da abenduaren 10 eta 15 bitartean.

Geppettoren Tailerra, Jolasen Bidez Balioetan Hezteko Elkarteak, eta Basauriko Udalak antolatuta kultura arteko aste hau jarduera anitzez beteta izango da. Horien artean, kultura arteko jolasak, gabonetako postalen lehiaketa, erakusketak, antzerkia, musikako ekitaldiak, bidezko merkataritza, ludotekak...

Laster informazio gehiago jarriko dute haien webgunean

Erantzun