Gurasoentzako topaketak Etxebarrin
2008-01-07 ¦ sarekide
Etxebarriko Udalak 0 eta 18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako topagunea antolatu du.
Topaketa horietan, besteak beste, seme-alabekin izaten den portaeraz, hezkuntzaz eta bizikidetzaz ikasi, ulertu eta iritzia eman ahal izango da. Hau guztia profesional baten laguntzaz egingo da.
Topaketak urtarrila eta martxoa bitartean egingo dira eta taldeka banatuko dira. Seme-alaben adinaren arabera, talde batean edo bestean parte hartu ahal izango da, talde bakoitzak adin-tarteari dagokion gaiak landuko baititu. Sexologia, hezkuntza-porrota, aldaketa psikologiko eta fisikoa, drogak, aisialdia… dira, besteak beste, landuko diren gaietako batzuk.

