Neska gehiagok pasatzen du kurtsoa
2008-01-15 ¦ sarekide
Nesken ehuneko 91k pasatzen du kurtsoa, baina mutilen ehuneko 83k baino ez du pasatzen Eustatek, Estatistikako Euskal Institutuak argitaratu dituen datuen arabera.
2006/2007 ikasturtean 372.668 ikasleak izan dira euskal Herriko Hezkuntzan unibertsitatetik kanpo, pasa den ikasturtea baino ehuneko 1,6 gehiago.
Haur Hezkuntzan matrikulazioa %4,4 igo da, Lehen Hezkuntzan %3,3; Bigarren hezkuntzan ordea jaitsi egin da: Derrigorrezko Bigaren Hezkuntzan %0,8, Batxilergoan %2,2 eta Lanerako Heziketan %5,2. Datu hauek aztertzean kontuan hartu behar dugu adin honetako biztanle gutxiago dagoela azken urte hauetan Euskal Herrian.
Ikasleak ikastetxe publiko zein pribatuetara antzeko joaten dira eta B eta D ereduetan ikasten dutenek A eredukoek baino emaitza hobeak lortu dituzte.

