Idazteko arauak eta lizentziak
Sarekide proiektu honetara zure aportazioak egin ditzakezu orri honen bidez
Web arduradunek jasoko dute, eta moldatu ondoren, edukia kargatuko du webgunera eta oharra argitaratuko da albistegian eta posta elektronikoz ere banatuko da.
Hona kargatzen den edukia berrerabiltzeko eta egile-eskubideak babestuta edukitzeko, Creative Commons lizentzia baten bidez argitaratzen da informazioa webgune honetan.

Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.
Goiko ohar hori erdaraz dago, lizentzia hauen itzulpen ofizialik ez dagoelako euskaraz oraindik. Funtsean lizentzia honek zera esan nahi du:
Libre zara:
- Material hau kopiatzeko, banatzeko, erakusteko, antzezteko...
- Deribazioak egiteko, berridatzi edo aldatzeko.
- Lanaren erabilpen komertziala egiteko, kopiak edo deribazioak saltzeko.
Honako baldintza hauekin:
- Atribuzioa. Jatorrizko sortzaileari egiletza aitortu behar diozu.
- Berdin banatu. Lan honen aldaketa edo deribaziorik egiten baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza berberetan egingo duzu.
- Eraldaketa edo distribuziorik egiten baduzu, lizenzia honen zehaztapenak argi utzi behar dituzu.
- Egilearen baimenarekin, baldintza hauetarik edozein altxa daiteke.
Zentzuzko erabilera eta zure beste eskubideak ez dira inola ere murrizten lizentzia honekin. E-postaz hemen irakurritako zerbaiten berri lagun bati emateko, ez zaio lizentzia baten terminoak irakurri behar inori...
Lizentziaren aplikazioa webgune honetan
Edukia kargatzen baduzu webgunean, albistegiaren bidez, autoretza albistea kargatzean jartzean zehazten duzun autore, erakunde edo egileei aitortuko diegu.
Gainerakoan, ez badago autore bat zehazki aipatua webgunean, autore edo jabe originaltzat Sarekide.net eta BIGE kontsideratuko dira.
Edozein zalantzararako, lasai jarri gurekin kontaktu-orriaren bidez

