Zer da Sarekide?
SAREKIDE Bizkaiko eskola publikoen elkarlanerako gunea da. Bertan ikastetxeetako proiektu, ekimen eta eskola komunitatea osatzen dutenek antolatutako hezkuntza esperientziak jasotzen dira elkarlana bultzatzeko. Horretarako SAREKIDE webguneak atal hauek ditu:
- Albistegia: zure eskolako esperientziak bidali eta beste batzuetakoak ezagutu ahal izango dituzu hemen.
- Esperientziak: atal honetan gaika sailkatzen ditugu biltzen ditugun esperientziak.
- Eskolak: hemen zonaldeka eta eskolaka biltzen ditugu esperientziak.
- Baliabideak: atal honetan esperientziak antolatzen lagunduko dizuten Interneteko baliabideak aurkituko dituzu.
- Agenda: atal honetan beste eskolek antolatutako ekimen puntualak ezagutu ahal izango dituzu eta baita zeureak bidali ere.
SAREKIDEn parte hartzeko hainbat bide eskaintzen dizkizugu:
- Zure eskolako esperientziak albistegira bidaliz.
- Albistegian beste batzuk bidalitakoei erantzunez.
- Zure eskolan antolatutako ekimen puntualei buruzko informazioa Agendara bidaliz.
- Nahi dituzun iradokizunak Harremanetarako atalera bidaliz.
SAREKIDE Sarean elkarlana bultzatzea helburu duen BIGE Guraso Elkartearen zerbitzu bat da. Era berean eskola publikoetan antolatutako ekimenen kalitatea erakutsi nahi du.
