BIGE Gurasoen Elkartea

BIGE Gurasoen Elkartea

BIGE Bizkaiko eskola publikoetako gurasoen elkartea da. Egun, elkartutako 260 IGE ditu, ia ikastetxe guztiak.

Gurasoek hezkuntza-prozesu osoan parte hartzea defendatzen du BIGEk, bai eta haiek pedagogia, teknika eta antolaera arloko gaietan erabakitzeko daukaten ahalmena ere, irakaskuntzaren etengabeko hobekuntza bermatzeko.

Ertainetako eta Lehen Hezkuntzako Federazioak batzean sortu zen BIGE eta Bilbon dauka egoitza, Ronda kaleko 27. zenbakian.

Hauek dira BIGEk federatutako IGEei eskaintzen dizkien zerbitzuetako batzuk:

  • aholkularitza pedagogikoa, antolakuntzari dagokiona eta juridikoa.
  • aseguruak: erantzukizun zibilekoa eta ikasleentzako eskola asegurua.
  • formakuntza eta guraso eskolak.
  • guraso elkarteak kudeatzeko aplikazio informatikoa.
  • barnetegia Azkaraten.
  • argitalpenak paperean eta Interneten: IBILTZEN aldizkaria, gurasoelkarteak.org, etabar.
  • euskara eta euskal kultura sustatzeko proiektua.
  • Familia, Telebista eta Internet; ikasleak, gurasoak eta irakasleak teknologia berrietan alfabetatzea helburu duen proiektua.
  • eta momentuko hezkuntza beharrei erantzuten dieten beste hainbat proiektu.